XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bergarako besarkada lotsagarri ura: Euskal Erriari kalte besterik ekarri ez zion besarkada ura...

LAGUNA: Itz eder asko bai, ete ezerez gero... eta ez dute pakerik ere izango liberal madarikatu oiek Euskal Erri osoa beren mende artuko ez duten arteraño: Euskal Herriari bere Fueroak kenduko dizkioten arteraño...

SANTA KRUZ: Egia diozu... Eta orrek, eta irakurtzen ari naizen Mariano gerralariaren bizitzak irakitan jartzen didate odol guztia... Eta ez dakit zer egingo dedan, Karlistak iñoiz jeikitzen ba-dira berriro... Ez det uste besoak tolestatuta, ezer egin gabe, egongo naizenik... Ezin baidet kendu burutik gure Elizaren eta gure Foruen etorkizuna: zoria... (Eta ikusleen ezker aldetik izkutatuko dira biak...)

KONTALARI: (Ikusleen eskubi aldetik agertuko da Kontalaria) Ezin esango degu, bada, karlista ez-zanik Santa Kruz... Karlista, edo-ta orduan berdin zana: Elizaren eta Foruen aldekoa.

Eta ondo zabaldua zegoen au-guztia Tolosa aldean... Eta orregatik esaten zuten, esan ere, Santa Kruz-i buruz, Gobiernoaren kontra itz-egiten zuala askotan pulpitotik: diru asko bildu zuala Goierrin Frantzian armak erosteko, eta ari zala, ari ere, gazte batzuek gerrarako gertatzen...

Eta esaten ziran auek guztiak, kezka aundi sortu zuan Tolosako liberal artean... Eta 1870.ko irailaren 6an iru Mikelete agertu ziran Ernialde-n goizean goiz...

(Eta ikusleen ezker aldetik Kontalari izkutatzen danean Mezatarako kanpal deia entzungo da... Iru Mikelete agertuko dira ikusleen eskubi-aldetik...)

I-Mikelete: Ordu onean gatoz...Elizatik ateratzen danean baituko degu eta, iñor konturatzeke, eramango degu preso Tolosara... Zaudete zuek ixil-ixilik eta nik-neronek emango diot eman-bearreko enkargua...

II-Mikelete: Eta nun egon bear degu guk...?

I-Mikelete: Ementxe, nere inguruan... Eta nere alboetan egoten bazarete obe...

III-Mikelete: Ederki... Alaxe egongo gera...